XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Iturria: EY. Biltzailea: R. M. Azkue. Biltze-lekua: Segura.)

Azkuek Behe Nafarroan, Lapurdin eta Zuberoan, Mendebaldekoetatik bereizten dan beste aldaera bat dakar.

Aldaera honetan atzamar bakotxak animalia baten izena hartzen dau:

Hau xorittoa,
hau bilegarrottoa,
hau atzamailettoa,
hau prestatzailettoa,
eta hau krikazalettoa.

Eta gero lagun baten besoan jarri eta esan:

Ilkhar-baba
ilkhar-baba eta krikriki
(kilikili eginez).

(Iturria: EY. Biltzailea: R. M. Azkue.)

Joko honen bertsinoak gazteleraz be ugari dira, eta beharbada euskarazkoak gaztelerazkoen kopia hutsa dira.

Bigarrengoen artean bertsino bi aukeratu doguz:

Este es el padre,/ esta es la madre,/ este pide pan,/ este dice que no lo hay,/ y este que es mucho más chiquillo, kiriki/ kirikiririgai.

(Iturria: Etniker, 8.

Biltzailea: L. M. Peña. Biltze-lekua: Karrantza.)